Amaierarik gabeko ikasbidaia
Izenburu polit bat litzateke eleberri batentzako, imajinatzen… ikasketak bukatu eta hori ospatzeko bidai bat, amaierarik ez duen bidai bat…
Ba gure kasuan antzeko zeozer da, agian testuingurua ez da berdina eta aldagaien ordena ere ez, baino ikasten gabiltz, buru belarri, eta bidai honi ez diogu amaierarik ikusten.
Aspaldi hasi ginen datuak jasotzen, hartziduren garapenak aztertu eta ulertu nahian, legami eta bakterioek, elikagaien arabera dituzten portaerak aztertu, tenperatura eta hezetasunaren influentzia aztertu. Legami eta bakterioak pixkanaka ingurugirora nola ohitzen diren konturatu gara, gu baino bizkorragoak dira, biziraun nahi dute.
Eta horretan gure eskuartzea ahal den neurrian minimoa, edo behar bestekoa izango da. Gure upategiko tenperatura eguraldiak baldintzatzen du, hezetasuna, argitasuna, … ere eguraldiak baldintzatuko du.
Izan ere, denbora askoz ikertzen aritu eta gero, ikusi dugun gauz bat zera izan da: Edari biziak sortzen ditugula, bizi propioa duten edariak, ingurugiro batean jaio diren edariak, berezko nortasuna duten edariak. Eta beren bidea egingo dutenak, eta gu bidelagunak izango gara.
Edariak mimoz sortu, zaindu, garatu eta botilaratzen saiatuko gara, ahaztu gabe, identitate propioa duten edariak direla, nortasun haundiko edariak. Jatorrizko nortasuna duten edari biziak.