EUTSI HONEY, eztia eta tearekin egindako alkoholik gabeko edari hartzitu bat da.
JUN / XUN bezela izendatzen da hartzidura mota hau. Konbutxaren lehengusua dela esan ohi da, azukrearen ordez eztia erabiltzen delako. Baino goazen gure edaria testuinguruan jartzea…
Mattin Jauregik, Balerdipeko Erleak-eko erlezainak, ezti ozpin bat egitea proposatu zigun. Beraiek hainbat froga egin zituzten, baino emaitzek ez zituzten erabat asetzen. Guk etxerako sagardo ozpina eta konbutxa ozpina egin izan ditugu, eta bakteria azetikoz inguratuta gaude… beraz, baiezkoa esan genion.
Milalore eztia eta te organikoa erabili genuen lehen froga horretatik (Balerdipekoei ezer esan gabe) hiruzalau litro botilaratu genituen hartzidura azetikoa hasterako. Han zeuden, ozpina egiten zijoan bitartean, kupela aldamenean. Eta ozpina etorri zen, eta baita Mattin ere, ozpina fina zegoen, berezia. Eta hor zeuden botilak, kupela aldamenean…bat zabaldu eta hara!!! Ona zegoen, oso ona!
Horrela, ezustean, jaiotzen da edari hau. Ozpin bat izan behar zuena, edari gozo eta azideza ertaina duen EUTSI HONEY ezti-konbutxa edo Jun bilakatzen da.
Lote haundixego bat egin genuen, errepikakorra zela ikuste aldera. Eta bai, lortu genuen edaria errepikatzea, gerora milalore eztia agortu eta ezti desberdinak frogatzen aritu gara. Eta lagunekin dastatu ostean merkaturatzeko pausoa eman genuen.
Ezustean sortutako edaria da beraz. Bedaioko bi ekoizle txiki, eta erleek sortua.
Simbiosian, elkarlanean. Eskutik.
Ezinbestekoak dira erleak, sagastian, baratzean,…loretik fruitura. Lorategitik baratzera.
Lorategia → Baratza = Loratza.
Eta ezustean harrapatu gaitu AMAko lagunen “LORATZA” paseak. Bertan txertatu dute EUTSI HONEY. Javi Riverok azaltzen digu kontzeptua eta buruak “boom” egiten digu. Ez genuen baratza lorategi bat bezala sekula irudikatu. Eta horrela da, fruituaren aurretik dago lorea, eta noski honen bueltan erlea.
Lorategia dena, erleek polinizatu eta gerora baratza bihurtuko bait da. Eta baratzako fruituak jaki bihurtuko dira.
Simbiosian, elkarlanean. Eskutik.
Ekoizleak, erleak, sukaldariak.
Eta “LORATZA” hori da: hori bakarrik, hori dena. Loreak, polena, fruituak, ezti hartzitua, EUTSI HONEY, … mahai gainean. Ziklo oso bat, pase batean. Lore-petalo baten hegaldi efimeroa oroitzapen amaigabea bihurturik. Produktua mimoz eta errespetuz landua.
Lorea. Erlea. Fruitua.
Lorategia. Polinizazioa. Baratza.
Simbiosian. Eskutik. Elkarrekin.