Sagar kultura Bedaion
Bedaio, Gipuzkoako latifundiorik esanguratsuenetakoa izan da eta bere garaian baita sagastirik emankorrenetakoa ere, honen lekuko, Tolosako Elosegitar markesa, Bedaioko mendi eta baserrien jabe izandakoa, arduratu zen Normandiatik bost mila sagarrondo ekarri eta landatzeaz, zazpi mila zaku sagar ustiatzera heldu zirelarik. Sagastiak zaintzeko langileak ere bazituen markesak, eta egun “Sagardotegi” bezala ezagutzen den eraikinan bizi ziren, Sagardotegi edo Sagasti bezela ezagutu arren ez da inoiz sagardotegi moduan aritu. Errepidean beste aldean zegoen tolarea, eta bertan estutzen zen sagarra. Egun oraindik ikus daiteke bi solairutako borda berezia, sagarra goitik sartu eta beheko solairuan estutzen zelarik.
Denborarekin sagasti haiek galdu ziren eta landaketa berriak egin, landaketa hauek norbanakoek egin dituzte.
Lotura estua izan du Bedaiok eta sagarrak. Sagar kultura oso errotuta egon da aspalditik.