Saskia
Close
Ez duzu produkturik saskian.

Sagar Sugar Festa

Hainbat ekoizle elkartuko gara sagardo desberdinak eta sagarratik eratorritako hainbat edari aukeztu eta probatzera emateko, janari postuak, DJak eta jarduera artistikoak ere izango dira.

Zelaian udarari ongi etorria emango diogu ekainaren 29an, Sagar Sugar Festa rekin. Zelaia sagardotegiko instalazioen atari zabalean da egitekoa, baina euria eginez gero, sagardotegiaren barrukaldean egingo da, eguerditik gauera (12:00etatik 21:00etara). Sagardoari eskainitako ekitaldia izango da Zelaia eta Biziok, Euskal Herriko bi sagardo ekoizleek antolatuta. Mundua kontsumitzaileei hurbiltzea da asmoa eta aurtengo sagardoa botilan aurkeztea. Ekoizleak, janari postuak, DJak eta jarduera artistiko desberdinak egongo dira.

Sagar Sugar Festak eskualde ezberdinetako hamar sagardo eta beste edari ekoizle baino gehiago izango ditu: guztiak probatzeko aukera izango da, proposamen interesgarri eta anitzak. Besteak beste, Zelaia, Bizio, Astarbe, Oiharte, Meta, Errebelde, La Petite Boisson, Kalder, Bordatto, Oialume Zar eta gu geu izango gara ekitaldian.

Sagardoarekin batera, protagonista nagusia, Sagar Sugar Festak gastronomia, musika eta proposamen artistiko desberdinak ere izango ditu ardatz, horrela eguna pasatzeko ekitaldi ezin hobea bihurtuz. Elkano 1, Kuia, Bouiboui Shop eta Okappi’s Smoke & BBQ bezalako proposamen gastronomikoak bertan izango dira.

WhatsApp
Telegram
Txarli Gesteira

Lagun batek zioen moduan: “Más vale de sidra hartarse que deshidratarse”… eta bide batez, sagardoa edateko moduak aldatuko bagenitu?