FAQ
Ohiko galderak
Konbutxa eta Kefir Ura edari alkoholdunak dira?
Ez.
No – Lo (Non – Low alcohol), alkoholik gabe edo maila baxuko edariak dira.
Alkohol maila beti % 1.2 azpitik egongo da.
Konbutxa eta Kefir Ura hotzean gorde behar dira?
Biak edari biziak dira, tenperatura epeletan hartzidurak gainkarbonatazio bat sor dezake. Aukera onena hozkailuan gordetzea.
Konbutxa eta Kefir Urak “gasa” dute?
Karboniko naturala dute, edari berak sortu duena.. Horregatik kontuz iriki behar dira botilak. Inoiz ez da jakiten zein karboniko maila izango duen 😃.
Konbutxa botila barruan “alien” bat dago…
Esan dugun bezala, edaria bizirik dago. Kombutxa ama da. Hori da gure konbutxa edari natural, ez pasteurizatu eta iragazi gabe dagoenaren “kalitate zigilua”.
Bizitza dago botila barruan. Bizitza ona!!!
Eta Kefir Urak ez du “alienik” sortzen?
Ez Kefir Uraren ama beste era batekoa da, HIGH ALAIn argi ikusten da.
Garagardoak hotzean gorde behar dira?
Bai, artisau garagardoak legami biziak ditu eta hauek lozorroan mantentzeko onena hotzean gordetzea.
Sagar zukua hotzean gorde behar da?
Ez, sagar zukua pasteurizatu egiten dugu, 86 gradutan. Legamiak eta bakterioak hiltzen dira, horrela ez da hartzidurarik ematen. (Bestela sagardoa bihurtuko litzateke). Hori bai, behin irikita hozkailuan gorde.