Nor gara
honetakoak,
Zidernautak gara
Iragana, oraina eta etorkitzuna
Zidernaut - farm craft brewery - Bedaioko Eletxe baserrian jaiotzen da.
Zein gara eta zer egiten dugu
Aurreko belaunaldien jakituria eta pasioa jasotzen dugu Eugenio Zabala Olazabalen eskutik, berak bere aitarengandik jaso zuen moduan. Horrela hasten gara sagardoa ekoizten. Sagardoa ekoizten eta maitatzen.
1994an batu ginen eginkizun horretara, eta 2019an, lehendik artisau garagardoaren munduan ikasiak genituen teknikak sagardoaren mundurekin uztartu eta bi planeta hauen arteko talka horretan jaiotzen da “ZIDERNAUT” eta sagar ardo desberdinak ekoizten hasten gara.
Hainbat galaxia zeharkatu eta satelite berriak ezagutu ondoren, ikusi eta ikasitako guztia barneratu eta Bizkate sagastiko sagarrak hostoak edota likenak, Bedaioko eztia, Ursaltoko barazki eta loreak eta Aralarko Ura osagai direlarik, 2023an edari alkoholdun eta alkoholik gabekoak ekoizteari ekiten diogu.